Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Pertsona bat hil da N-121 errepidean, Tebas parean izandako istripu baten ondorioz

Goizean izan da ezbeharra, eta bi pertsona larri zauritu dira. Horietako bat, Urrotzeko 49 urteko gizon bat, ospitalean zendu da.

Foruzaingoa istripua izan den lekuan. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoa istripua izan den lekuan.
Hildako bat N-121 errepidean izandako istripu batean, Tebas parean

0:52

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur Nafarroako Ospitalean, goizean N-121 errepidean (Tebas-Muru Artederreta herriaren parean) izandako trafiko istripu batean larri zauritu ondoren.

Ezbeharra 09:15 aldera jazo da N-121 errepideko 11. kilometroan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, kamioi txiki batek eta hormigoi-kamioi batek talka egin dute. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira, bi larri. Hain justu, horietako bat, Urrotzeko 49 urteko gizon bat, da gerora zendu dena.

Istripuaren unean, kamioi txikia N-121 errepidera sartzen ari zen, hormigoi-kamioiarekin talka egin duenean.

Foruzaingoko Bide Segurtasuneko agenteek bideratu dute zirkulazioa, eta Atestatu eta Ikerketa taldeko agenteek ikerketa abiatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak