Gizartea -
Ez da arriskutsua
Japoniako erradiazioa Bilbora iritsi da
Irradiazioa neurtzeko estazioek gorakada "arin" bat atzeman dute aireko iodo eta zesio mailan, baina oraindik ez da arriskutsua osasunarentzat eta ingurugiroarentzat.
Erredakzioa
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren menpe dauden irradiazioa neurtzeko estazioek gorakada "arin" bat jaso dute aireko iodo eta zesio mailan Japongo zentral nuklearraren isuria dela eta. Dena dela, balioak "oso baxuak" omen dira eta ez dute arriskuan jartzen gizakien osasuna eta ingurugiroa.
Martxoaren 16tik 29ra, Bartzelonako, Bilboko, Cacereseko eta Sevillako estazioek metro kubikoko 0,9 eta 0,002 miliBequerelio arteko maila neurtu dute.
Hala ere, 400 miliBequelerioetara iritsi arte ez dago arriskurik eta ez zaio Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari jakinarazi behar, erakundeko iturriek azaldu dutenez.
Neurtutako maila "ez da esanguratsua erradiazioaren arriskuari dagokionez, izan ere, oso baxua da eta ez du eraginik pertsonen osasunean eta ingurugiroan". Gainera, neurri horiek Europako beste herrialde batzuen "oso antzekoak" omen dira.
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren arabera, "aurreikusita" zuten horrelako mailara iristea.
Fukushimako zentral nuklearretik zabaltzen den aire masa Japon ekialdera eta ozeano Barera zabalduko da datozen 48 orduetan.