Gizartea -
NAFARROA
Hil egin da Erriberriko auto istripuan zauritutako gazte iruindarra
23 urteko Iruñeko bizilaguna ospitalean hil da, istripuak eragindako zauri larrien ondorioz. Ezbeharrean, Artaxoako 47 urteko gizon bat ere hil zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hil egin da atzo Erriberriko trafiko istripuan zauritu zen 23 urteko gizon iruindarra, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Istripu berean, Artaxoako beste gizon bat hil eta emakume bat zauritu zen, hau ere larri. N-121 errepidean gertatu zen ezbeharra eta bi autok aurrez aurre talka egin zuten.
Hasiera batean zauritutako bi lagunek zauri arinak zituztela zabaldu bazen ere, gerora horien larritasuna baieztatu da.
Gazte iruindarrarekin batera autoan zihoan 21 urteko emakume mutiloarrak ospitaleratuta jarraitzen du, larri.
Ezbehar berean 47 urteko Artaxoako gizon bat hil zen, bi autoetako baten gidaria.