Gizartea -

'Juan Carlos I' gerraontzia

Getxon 'laster' bueltan izango dela hitzeman du Espainiako Armadak

Getxon porturatutako 'Juan Carlos I' gerraontzia bisitatu dute milaka lagunek asteburuan zehar. Espainiako Armadak eskerrak eman dizkie Twitter bidez.

Getxon porturatutako 'Juan Carlos I' gerraontziaren irudia. Argazkia: EFE
Getxon porturatutako 'Juan Carlos I' gerraontziaren irudia
Getxon porturatutako 'Juan Carlos I' gerraontziaren irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun izan dira asteburu honetan zehar Getxon porturatutako 'Juan Carlos I' Espainiako Armadaren gerraontzian bisita egiten. Horren aurrean, Espainiako Armadak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, "laster" Euskadira itzuliko dira "beste unitate ospetsu batekin".

Larunbateko ilara luzeak igande honetan ere izan dira, baina oro har jende gutxiago egon da, bisitak 13:30ak arte bakarrik luzatu direlako. 18:00etan Getxotik abiatuko da ontzia.

Espainiako Armadak Twitterren zabaldu duenez: "Getxon jasotako beroa eskertu nahi dugu; norbait gerraontzia ikusi gabe geratu bada, laster izango gara bueltan beste unitate ospetsu batekin. Eskerrik asko!".

"Sirio 19" izeneko ariketetan parte hartu du gerraontziak Kantauri itsasoan. Ostiralean heldu zen Getxoko portura, eta ate irekietako jardunaldi bi egin ditu, larunbatean 10:00etatik 18:30ak arte, eta igandean 10:00etatik 10:30ak arte.

Bi egunetan ilara luzeak izan dira Getxon, ordu askotako itxaronaldiarekin. Gainera, zirkulazio arazoak ere egon dira, kirol-porturako sarrera itxita, eta ibilgailuak aparkatzeko lekuak osorik okupatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantauri itsasoa albisteak