Gizartea -

LURRIKARA

4,2 graduko lurrikara batek Alacanteko kosta astindu du

Richter eskalan 4,2 graduko indarra zuen lurrikara batek Alacanteko kostaldea jo du. Murtzian eta Valentzia hegoaldean ere sentitu da. Ez da inor zauritu eta ez da kalte materialik ere izan.

Torrevieja parean izan du erdigunea lurrikarak. Argazkia: EMSC
Torrevieja parean izan du erdigunea lurrikarak. Argazkia: EMSC
Torrevieja parean izan du erdigunea lurrikarak. Argazkia: EMSC

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 4,2 graduko indarra zuen lurrikara batek Alacant probintziaren kosta jo du. Alacantez gain, Murtzian eta Valentzia hegoaldean ere sentitu dute.

Dardara 17:15ean izan da, 10 kilometroko sakoneran, itsasoan, Torrevieja parean (Cabo de Palosetik gertu), Espainiako Sismologi Institutuak bere Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Valentziako 112ak 37 dei jaso ditu lurrikararen berri emanez: 13 Alacant hiriburutik, bost Santa Polatik, lau Torreviejatik, hiru Elchetik, bi El Campello eta Eldatik eta dei bat Sant Joan d'Alacant herritik.

Gandiatik ere jaso dute abisua.

Alacanteko Udalak esan duenez, beste sei dei jaso dituzte eurek baina informazio eske guztiak, ez da inor zauritu eta ez da kalterik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak Alacant gaur