Gizartea -
Lan-istripua
Basoko langile bat hil da Muxikan izandako lan-istripuan
Mozten ari zen zuhaitza gainera erori zaio. Ezbeharra Muniketa auzoko baso batean gertatu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Basoko langile bat hil da arratsalde honetan Muxikan (Bizkaia) izan den lan-istripuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra Muniketa auzoko baso batean gertatu da, 16:15 inguruan. 61 urteko beharginari gainera erori zaio mozten ari zen zuhaitza, eta azpian harrapatuta geratu da.
Suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira, baina ezin izan dute langilea bizirik erreskatatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea