Gizartea -

SEXU ERASOA

Gizon batek etxean giltzapetu eta sexu erasoa egin dio emakume bati Gasteizen

34 urteko erasotzaileak Internet bidez kontaktatu zuen biktimarekin. Legez kanpokoko atxikitzea eta sexu erasoa leporatu diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat giltzapetu eta sexualki erasotzeagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, astearte gauean gertatu zen erasoa. Aurrekari ugari dituen gizonak Internet bidez kontaktatu zuen emakumearekin ordainpeko sexua izateko asmotan. Gizonak, baina, adostutakoa baino denbora gehiagoz geratzea eskatu zion emakumeari eta uko egin zion ordaintzeari.

Emakumea etxetik irteten hasi zenean, jarrera bortitza hartu eta sexu erasoa egin zion.

Atea giltzaz itxi eta galarazi egin zion etxetik irtetea baina deskuidu momentu batea ihes egitea lortu zuen emakumeak.

Ertzaintzarengana jo zuen biktimak gertatutako salatzera, eta agenteek gizona atxilotu zuten legez kanpokoko atxikitzeagatik eta sexu erasoagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa