Gizartea -

Datuak

% 2 igo dira genero indarkeria salaketak Nafarroan: 1.887 jarri ziren 2018an

Genero indarkeriaren biktimen tasa 55,9koa izan zen 10.000 emakumeko, Espainiar estatuan baino baxuagoa.

Genero indarkeria.
Genero indarkeria.
Genero indarkeria.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, iaz 1.887 salaketa aurkeztu ziren genero indarkeriagatik, 2017an baino % 2 gehiago. Horietatik, 1.828 emakumeek jarri zituzten —2017an 1.836 izan ziren—, Nafarroako Genero eta Etxeko Indarkeriaren Behatokiaren arabera.

Emakumeek jarritakoen artean, 1.101 espainiarrek jarri zuten, eta 727 atzerritarrek (% 39,8), 2017ko portzentaje antzekoa.

Datuen arabera, 164 genero indarkeriaren biktimek, % 13,4k, ikertuaren aurka lekuko salatzaile bezala deklaratzeko betebeharraren dispentsari heldu zioten. 2017an, % 15,5ek egin zuen.

Genero indarkeriaren biktimen tasa 55,9koa izan zen 10.000 emakumeko. Espainiar estatuko batezbestekoa 66,56koa izan zen.

Era berean, ikerketa honen datuen arabera, 2018an Nafarroako epaitegietan hasiera eman zitzaien biktimak babesteko 368 aginduri. 278 onartu eta 90 ukatu ziren.

Nafarroako Emakumeenganako Indarkeriaren epaitegietan, 199 pertsona epaitu ziren. Horien artean, 179 zigortu ziren (98 espainiar eta 81 atzerritar), hau da, % 89,9.

Guztira, instrukzio fasean, 2018an zigor-arloko 2.168 auzigairi hasiera eman zitzaien. 2017an 2.037 izan ziren; beraz, % 8,7 igo da.

Iaz, 363 epaitu ziren genero indarkeria delituengatik Arlo penaleko epaitegietan (5 urte arteko kartzela zigorrak dagozkie). 282 zigortuak izan ziren (147 espainiar eta 135 atzerritar).

282 kasu horietako epaien artean, 180 bi aldeen arteko adostasunaren ondorio izan ziren, eta epaiketa egin zen kasuen artean, 102 epai kondenatzaileak izan ziren eta 81, absoluziozkoak.

Lurralde Auzitegian (5 urtetik gorako kartzela zigorrak dagozkio), 4 epai kondenatzaile eman ziren, eta delituen 39 apelazio (39 kondenatzaile eta absoluziozko 3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak