Gizartea -
Istripua NA-137 errepidean
24 urteko gazte bat oso larri zauritu da Izaban izandako auto istripuan
Foruzaingoak eitb.eus-i jakitera eman dionez, 24 urteko gaztea suhiltzaileek atera zuten ibilgailutik, eta ondoren Nafarroako Ospitalera eraman zuten.
EiTB.EUS
Erronkariko gazte bat oso larri zauritu da bart, NA-137 errepidearen 31. kilometroan izandako auto istripuan.
Izaba parean gertatu zen, hain zuzen, ezbeharra, 22:27an. Foruzaingoak eitb.eus-i jakitera eman dionez, 24 urteko gaztea suhiltzaileek atera zuten ibilgailutik, eta ondoren Nafarroako Ospitalera eraman zuten.
Zangozako foruzainak, Nabaskozeko suhiltzaileak eta Izabako suhiltzaile boluntarioak ere bertaratu ziren istripua jazo zen lekura, baita inguru horretako mediku talde bat ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea