Gizartea -
Bizkaia
Gidari bat larri zauritu da Zallan tren batek haren autoa harrapatuta
Gidaria auto barruan geratu da harrapatuta eta suhiltzaileek atera dute barrutik. Tren zerbitzua 09:45 aldera berrezarri dute.
EITB.eUS
Gidari bat larri zauritu da gaur Zallan, FEVEren tren batek haren autoa harrapatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 08:00etan jazo da Oreña auzoan, Aranguren eta Zalla artean, kokatuta dagoen trenbide pasagune batean. Kolpearen ondorioz, ibilgailua iraulita geratu da, eta gidaria barruan harrapatuta.
Suhiltzaileek atera behar izan dute. Helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Treneko bidaiarien artean ez da inor zauritu. Tren zerbitzua etenda egon da ordu eta erdiz; 09:45ean berrezarri dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea