Gizartea -

Hilketa

15 urteko espetxe zigorra Gasteizen emakume bat hil eta zatitu zuen gizonarentzat

2016ko ekainean jazotako hilketaren egilea da gizona. Auzitegiak aitortza aringarria jarri dio, egindakoa onartu egin zuelako.

Hiltzailea, epaiketan / Argazkia: EFE.
Hiltzailea, epaiketan.
Hiltzailea, epaiketan / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabost urteko kartzela zigorra jarri dio Arabako Lurralde Auzitegiak 2016eko ekainean emakume bat bere etxean hil eta zatitu zuen gizonari, Gasteizen. Zadorra ibaira bota zuen gorpuzkia. Biktima hiltzailearen laguna omen zen.

Asteazkenean iragarritako epaiaren arabera, gizona da hilketaren egilea. Auzitegiak aringarria jarri dio, gertakizunak onartu zituelako.

Herri epaimahaiak aho batez hartu zuten gizona errudun hartzeko erabakia, otsailaren 25ean. Biktima ustekabean harrapatu zuen eta defendatzeko aukerarik izan gabe hil zuen. Epaimahaiak ere aitortza aringarria aintzat hartu zuen, baina ez erotasunarena.

Gizonak 43 urte zituen gertakizunak jazo zirenean. Nortasunaren nahasmendua dauka diagnostikatuta, baita alkoholari eta kalamuari dependentzia ere, baina epaitegiak uste du  ez dagoela frogatuta "gertaerak ezagutzeko eta egiteko gaitasuna nabarmen gutxituta zuenik", ezta egindakoaren "garrantzia ulertzeko nahia arin gutxituta zuenik" ere.

Epaiak frogatutzat ematen duenez, 2016ko ekainaren 15ean, zigortua eta bere lagunak eztabaida bat izan zuten lehenengoaren etxean. Gizonak epaiketan onartu zuenez, mikrouhin-labe bat izan zen eztabaidaren arrazoia. Emakumeak "sutan jarri zuen", gizonak mazo bat hartu zuen eta kolpeak eman zizkion aurpegian eta buruan.

Kolpeen eraginez, emakumeak heriotza eragin zion traumatismoa izan zuen buruan, "akusatuak nahi zuen bezala". Gero, gorpua zatitu zuen, desagerrarazteko asmoarekin, eta hurrengo egunetan, ekainaren 20ra bitartean, zenbait bidaiatan Zadorra ibaira eraman zituen, Abetxukon, poltsetan eta motxila eta maleta banatan ezkutatuta.

Akusatuak biktima ustekabean harrapatuta hil egin zuela esan du epaitegiak, eta kolpeak errepikatu zituela bera lurrean etzanda eta zorabiatuta zegoenean, erasotik defenda ezinik. Hortik ondorioztatzen du saldukeriaz jardun zuela, eta hilketa baten egilea dela.

Hilketa delituagatiko zigorra ezartzeko orduan, Auzitegiak zigorrik txikiena ezarri dio —15 urtetik 25era doa zigorra—, dituen nahasmenduak kontuan izan dituelako, aringarri bezala onartu ez arren, baita akusatuaren gizarte-bazterketa.

Aitortza aringarria onartu du epaileak, Ertzaintzak bost egun beranduago atxilotu zuen arte egin ez bazuen ere, bere aitortzak gertakizunak argitzen lagundu duela uste duelako. Gainera, aitortzak saldukeria larrigarria ezartzea ere ahalbidetu du.

Epai honi helegitea jarri ahal zaio EAEko Auzitegi Nagusian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak