Gizartea -

SUTEAK BIZKAIAN

Kontrolpean hartu dituzte Igorren eta Arrietan berpiztutako suteak

Hegoaldeko haize zakarrak bi foku berpiztu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoaldeko haize zakarrak eraginda, atzo itzalitzat emandako bi sute berpiztu dira Igorren eta Arrietan. Zehazki bi gunetan berpiztu dira eta Bizkaiko suhiltzaileek kontrolpean hartu dituzte dagoeneko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Dena den, oraindik ez dituzte itzali.

Igorreko Basauntz auzoan piztutako sutearen kasuan, sasiak eta sastrakak kiskali dira eta inguruan zaintza lanak egiten ari ziren suhiltzaileek esku hartu dute. Arrietan, berriz, Goiri auzoan berpiztu da sua, Sollube inguruan, eta goizeko lehen orduan bertaratutako suhiltzaileak arduratu dira horretaz.

Aipaturiko bi suteak itzalitzat eman zituzten atzo arratsaldean. Suhiltzaileak, basozainak eta teknikariak aritu ziren lanean.

Bestalde, suhiltzaileek atzo arratsaldean itzali zituzten haize zakarrak eraginda Muskizen berriro ere piztutako suteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Igorre albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa Arratia-Nerbioi