Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute beste gizonezko bat begi batetik itsu uzteagatik, Bilbon
Gizonak hainbat ukabilkada eman zizkion beste gizonezko bati taberna batean, eta larrialdiko ebakuntza egin bazioten ere, ezin izan zuten galarazi ezker begitik itsu geratzea.
eitb.eus | erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon lesio delitua leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, otsailaren 3an, pertsona batek taberna bateko bezeroari eraso egin zion La Peña auzoan, eta zaurien ondorioz, ezker begitik itsu utzi zuen.
Goizaldeko ordu bata eta erdian izan zen erasoa, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten biktima, eta larrialdiko ebakuntza egin bazioten ere, ezker begiko ikusmena galdu zuen.
Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian erasotzailea identifikatzeko eta, lortu ostean, atzo arratsaldean atxilotu zuten Bilbon.
38 urte ditu atxilotuak, eta dagoeneko epailearen esku utzi dute.