Gizartea -
Barakaldoko erasoa
Adin txikiko bat atxilotu dute, Barakaldon gazte bati egindako erasoarekin lotuta
Atxiloketa Sestaon egin dute. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu.
EITB.EUS
Joan den asteburuan Barakaldon gazte bati labanaz egindako erasoaren ustezko arduraduna atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak, ETBk jakin ahal izan duenez.
Sestaon egin dute atxiloketa. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu.
Gertakariak igande goizaldean jazo ziren. Bi lagun taldek eztabaida bat izan zuten, eta liskarrean 17 urteko gazte bati hiru labankada eman zizkioten. Larri eraman zuten erietxera, eta bi ebakuntza egin behar izan zizkioten.
Erasotzailea gaur goizean atxilotutako adin txikikoa dela uste du Ertzaintzak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea