Gizartea -

Aske, karguekin

Sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako ertzain bat enplegurik gabe utzi dute

49 urteko gizonezkoa igandean atxilotu zuten, emakume batek horren aurkako salaketa jarri baitzuen goizalde horretan bertan Bilboko etxebizitza batean sexu erasoa egin izana egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotu zuten ertzain bat enplegurik gabe utzi du eta horren aurkako espedientea abiatu du, sail horretatik gaur, asteartearekin, jakinarazi dutenez.

49 urteko gizonezkoa igande eguerdian atxilotu zuten, Iurretako (Bizkaia) basean duen lanpostuan, Brigada Mugikorraren egoitzan.

Emakumezko batek goizalde horretan bertan Bilboko etxebizitza batean eraso sexuala egin ziola salatu eta gero atxilotu zuten gizonezkoa.

Atxilotu ondoren, astelehenean, epailearen esku utzi zuten agentea. Horrek karguekin aske uztea erabaki zuen, eta epaiketa egin arte biktimarengandik urruntzeko agindua eman zuen.

Segurtasun Sailak enplegurik gabe utzi du, ahozko ikustaldia egin arte.

____________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sexu erasoak gaur