Gizartea -

IZOTZA

Zeropetik 10,6 graduko tenperatura neurtu dute Iturrietan, Araban

Oro har, barnealdean zein kostaldean egin du izotza goizaldean.

Izotza Arabako Errioxan. Argazkia: Miguel Angel Lopez de la Calle
Izotza Arabako Errioxan
Izotza Arabako Errioxan. Argazkia: Miguel Angel Lopez de la Calle

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hotz esnatu da eguna eta izotza egin du, barnealdean zein kostaldean. Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, Iturrietan neurtu dute tenperaturarik baxuena: 10,6 gradu zeropetik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bertan behera utzi du atzo 18:00etatik gaur 10:00ak arte izotzagatik indarrean egon den abisu horia.

Iturrietaren ondotik, Pagoetako (Gipuzkoa) eta Erroitegiko (Araba) estazioetan neurtu dituzte tenperatura hotzenak: 6 gradu zero azpitik eta 5,8 gradu zero azpitik, hurrenez hurren.

Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, tenperaturak gora egingo du asteartean, eta minimoak ez dira hain hotzak izango. Izotza ere Arabako leku gutxi batzuetan soilik egitea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Denboraleak bideoak Eguraldia Donostia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Hotz bolada