Gizartea -

Iruñea

Barkosek dio Maravillas gaztetxearen auzian segurtasuna izan dutela lehentasun

Nafarroako presidentea Parlamentuan izan da gaur Rozalejo jauregia ixteko Gobernuak hartutako erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.

Uxue Barkos, gaurko agerraldian. Argazkia: EFE
Uxue Barkos
Uxue Barkos, gaurko agerraldian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako presidentearen esanetan, Maravillas gaztetxearen auzian segurtasuna izan dute beti kontuan, bai eraikinarena berarena eta inguruko etxebizitzena, zein barruan ziren lagunena.

Orain Bai taldeak eskatuta, agerraldia egin du gaur Barkosek Nafarroako Parlamentuko batzorde batean. Barkosek azpimarratu du Rozalejo Markesaren Jauregiaren segurtasuna "arrisku bizian" zegoela, eta horregatik erabaki zutela Foruzaingoak eta teknikariek eraikinean sartzea. Urtarrilaren 8an gaztetxea hustera joan ez zirela erantsi du Barkosek.

Gaztetxeko kideen jarrerari buruz, Nafarroako presidenteak esan du "ezinezkoa" dela "hitz egin nahi ez duenarekin hitz egitea". Barkosen hitzetan, "gazteek bunkerra eraiki zuten eraikinaren barruan; euren elkarrizketa borondatearen erakusle argi da hori".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Uxue Barkos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Gazteak albisteak