Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon batek emakume bati eraso egin dio Gasteizen
46 urteko erasotzaileari genero indarkeria delitua leporatu diote, bikotekidea kolpatzeagatik. Emakumeak ganbaran hartu zuen babesa, erasotik alde egiteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bikotekideari eraso egin zion Gasteizen, asteazkenean. 46 urteko erasotzaileari genero indarkeria delitua leporatu diote, bikotekidea kolpatzeagatik. Emakumeak ganbaran hartu zuen babesa, erasotik alde egiteko.
15:20an gertatu zen erasoa. Ordu horretan, agenteek Santa Luzia auzoko etxebizitza batera joateko abisua jaso zuten, ustez erasoa gertatu zelako.
Bertara iristean, poliziek ganbaran ezkutatuta aurkitu zuten emakumea.
Haren adierazpenak entzun eta gorputzean zituen markak ikusi ostean, ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Dagoeneko epailearen aurrera eraman dute 46 urteko gizona.
______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.