Gizartea -

GRIPEA

Gripe kasuek behera egin dute EAEn azken astean

Iragan astean, urtarrilaren 21etik 27ra, zortzi pertsona hil ziren gripeak eragindako konplikazioengatik.

Erizain bat pertsona bati txertoa jartzen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Erizain bat pertsona bati txertoa jartzen
Erizain bat pertsona bati txertoa jartzen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken astean, urtarrilaren 21etik 27ra, gripe kasuek behera egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). 100.000 biztanleko 393,8 kasu zenbatu dituzte. Astebete lehenago, berriz, 532,5 kasu izan ziren. Gripearen denboraldia hasi zenetik 52 pertsona hil dira EAEn gripeak jota, horietatik zortzi azken astean.

Osakidetzak zabaldutako azken txostenaren arabera, gripearen intzidentzia-tasa "maila ertainera" itzuli da, datozen asteetako eboluzioaren zain.

0 eta 4 urte arteko adin-tartea omen da kutsatze-tasa handiena duena eta, horien artean intzidentzia hiru aldiz jaitsi dela ikusita, gripearen aktibitatea behera egiten ari denaren seinale izan daiteke.

Denboraldia hasi zenetik, 1.221 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte; horietatik 306, egoera larrian. Gainera, 52 pertsona hil dira EAEn, gripeak eragindako konplikazioengatik. Osakidetzak zehaztu duenez, hildako gehienak arrisku talderen bateko kideak ziren, hots, 65 urtetik gorakoak edo gaixotasun kronikoren bat zutenak.

Lehen Mailako Arretan 6.868 gaixo artatu dituzte denboraldia hasi zenetik. Dena den, azken astean gaixo gutxiago artatu dituzte.

Osasun Sailak azpimarratu duenez, gaitz deserosoa bada ere, normalean, osasuntsu dauden pertsonetan gripeak ez du aparteko arazorik eragiten. Horregatik, atsedena hartzea, likidoak edatea eta sukarraren aurkako tratamenduak hartzea aholkatzen dute medikuek.

Informazio osagarria: Zer egin gripea badut?
Informazio osagarria: Nola bereizi gripea eta katarroa?
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Gripea gaur