Gizartea -

Istripu larria Gipuzkoan

Pertsona bat hil da Ordizian, bere ibilgailua Oria ibaira erorita

Ibilgailua San Bartolome ermitaren parean uretara erori da. Larrialdi zerbitzuek gidaria ibilgailutik atera dute, baina ezin izan dute ezer egin heriotza saihesteko.

Garabi batek autoa Oria ibaitik atera du Ordizian. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak
Pertsona bat hil da Ordizian, bere ibilgailua Oria ibaira erorita
Garabi batek autoa Oria ibaitik atera du Ordizian. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da arratsaldean, Ordizian (Gipuzkoa), bere ibilgailua Oria ibaira erorita, San Bartolome ermitaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildakoa 63 urteko ordiziarra da, ETBk azaldu duenez.

Ezbeharra 16:40 aldera gertatu da. Ibilgailua ibaira erori da, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Gidaria ibilgailutik atera dute, baina ezin izan dute ezer egin bizitza salbatzeko.

Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Ordiziako eta Tolosako suhiltzaileak bertaratu dira.

Suhiltzaileak ibilgailura iritsi dira, eta gidaria erreskatatu dute 17:00ak aldera, baina heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Gutxi geroago, garabi batek autoa ibaitik atera du. Oria ibaiak emari handia du azken egunetako euri-jasen ondorioz, suhiltzaileek zehaztu dutenez.

Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman behar dute, bertan autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Ordizia Albisteak