Gizartea -

Malaga

Julen erreskatatzeko lanak, azken txanpan

Salbamendu taldeek egindako hondeaketa horizontalak aurrera jarraitzen du. Horren bitartez, Julen umearenganaino heltzea espero dute.

Julen erreskatatzeko taldea, Totalanen (Malaga) / Argazkia: EFE.
Julen erreskatatzeko taldea, Totalanen (Malaga).
Julen erreskatatzeko taldea, Totalanen (Malaga) / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen erreskatatzeko egindako hondeaketa horizontala aurrera doa Totalanen (Malagan). Beharrezkoak diren lau metroetako 3,15 induskatu dituzte, ostiral goizean kontrolpean egindako hirugarren leherketa txikiaren ostean.

Espainiako Gobernuak Malagan duen azpiordezkaritzak informatu duenez, meatzarien lanak aurrera jarraitzen du. Momentuz, berriro lehergaiak erabili behar izan gabe.

Alboan aparkatuta zegoen Guardia Zibilaren helikopteroa Sevillaraino joan da goizean lehergai gehiagoren bila, erreskate lanek berriz material hori behar izatekotan eskura izan dezaten. Dagoeneko itzuli da indusketaren lekura.

Julen ateratzeko prest

26 pertsonak hartzen dute parte operazioan: Meatzaritzako Salbamendu Brigadako zortzi kide, hamar guardia zibil —zortzi mendiko espezialistak eta bi itsaspeko aktibitateetakoak— eta Malagako zortzi suhiltzaile.

Gainera, erreskate lanetatik oso gertu gauez hegan egiteko gai den helikoptero bat dago, baita helikoptero medikalizatu bat lurreratzeko toki bat.

Hasieratik, zainketa intentsiboen unitate mugikor bat ere badago, beharrezkoa balitz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak