Gizartea -

Lan-istripua Nafarroan

45 urteko langile bat hil da Esako tuneleko lanetan

Foruzaingoaren lehen ikerketen arabera, hondeamakina batetik kamioi batera materiala botatzerakoan gertatu da istripua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko langile bat hil da lan-istripuan Esako (Nafarroa) tuneleko lanetan, Pirinioetako autobiako (A-21 errepidean) eraikuntza proiektuaren lanetan.

Foruzaingoaren lehen ikerketen arabera, hondeamakina batetik kamioi batera materiala botatzerakoan gertatu da istripua.

Hildako langileak kamioia beteta zegoela agindu behar zuen, eta lehen zantzuen arabera, agindu hori eman behar zuenean hondeamakinaren atzealdean jarri da, gidariak ez du ikusi, eta makinak tuneleko horma baten aurka bultzatu du.

Langilea tokian hil da, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea