Gizartea -
Autopsiaren emaitzaren, zain
Argan berriz ez bilatzea kritikatu du desagertutako gaztearen aitak
Foru Poliziak "nahita ihes" egin zuen hipotesiari eutsi zion eta "ez ziguten jaramonik egin", deitoratu du Darwin Fernando Piedra Morochoren aitak Radio Euskadin.
Erredakzioa
Darwin Fernando Piedra Morochoren familiak Foru Poliziaren jarrera kritikatu du. Iruñeko auzokidea abenduaren 26an desagertu zen.
18 urteko gaztea Arga ibaian berriz bilatzeko eskatu arren, "jaramonik egin ez" zietela esan du aitak Radio Euskadin. Foru Poliziak "nahita ihes" egin hipotesiari eutsi zion eta "ez ziguten jaramonik egin", deitoratu du.
Autopsiaren emaitza ofizialik ez dago oraindik, baina itxura guztien arabera Darwin Fernando Piedra Morochorena da atzo, igandean, Arga ibaian agertutako gorpua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea