Gizartea -
Autobideetan eta autobietan
Indarrean sartu da 110 km/h-ko abiadura muga
Hemendik aurrera, 111 eta 141 km/h arteko abiaduran gidatzen dutenek 100 euroko isunak jasoko dituzte, baina ez dute punturik galduko gidabaimenean.
Erredakzioa
Abiadura muga dagoeneko murriztu da 120 km/h-tik 110 km/h-ra autobideetan eta autobietan. Gaur goizeko seietan sartu da indarrean, hain zuzen ere.
Erabakia otsailaren 25ean hartu zuen Ministroen Kontseiluak, petrolio kontsumoa gutxitzeko helburuz.
Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek 223 eta 80 seinale aldatu behar izan dituzte, hurrenez hurren. Bizkaikoak, aldiz, 76.
Araua gutxienez ekainaren 30era egongo da indarrean. Bien bitartean, 111 eta 141 km/h arteko abiaduran gidatzen dutenek 100 euroko isunak jasoko dituzte, eta 600 euroko isuna ezarri dute 191 km/h-ko abiaduratik gora gidatzeagatik.
Trafikok jakinarazi duenez, 151 km/h abiadura gainditzen dutenei kenduko dizkiete gidabaimeneko puntuak.