Gizartea -

LEHERKETA PARISEN

Hiru hildako eta 47 zauritu gas leherketa bategatik Parisko okindegi batean

Hildakoak bi suhiltzaile eta emakume espainiar bat dira. Frantziako Poliziak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko. 200 suhiltzaile aritu dira bertan lanean.

Parisen gas-leherketa izan den eraikinaren irudia. Argazkia: AFP
Parisen gas-leherketa izan den eraikinaren irudia.
Gutxienez hiru lagun hil dira Parisen gas-leherketa baten ondorioz

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru pertsona hil dira (bi suhiltzaile eta emakume espainiar bat) eta beste 47 zauritu dira gaur goizean Paris erdialdeko IX. barrutian dagoen okindegi batean izan den gas leherketan, Parisko Fiskaltzak eta Espainiako Kanpo Gaietarako Ministerioak emandako azken datuen arabera. Zaurituetako 10 larri daude, gainera.

09:00ak baino lehen gertatu da leherketa Trevise kaleko lokal batean. Poliziak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko.

Frantziako komunikabideek zabaldu dituzten irudietan ikusten denez, kalte materialak handiak izan dira eraikin barruan zein kanpoan, baita kalean ere.

Gutxienez zazpi ibilgailu ere txikituta geratu dira leherketagatik eta Poliziak itxita izan du inguru osoa, segurtasuna bermatzearren.

200 suhiltzaile aritu dira tokian bertan lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak