Gizartea -

KOLONBIA

5 urte, Borja Lazaro gasteiztarraren arrastorik gabe

Urteurrenarekin bat eginez, argazkilari gasteiztarra gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute 19:30ean Celedones de Oro plazan.

Borja Lazaro. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Borja Lazaro
Borja Lazaro. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur bost urte bete dira Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik. Urteurrenarekin bat eginez, senide eta lagunek elkarretaratzea deitu dute 19:30ean Gasteizko Celedones de Oro plazan, Correoseko eraikinaren ondoan.

Elkarretaratzea senideei babesa adierazteko eta Borja Lazaro aurkitzeko ikerketa berraktibatzea eskatzeko baliatuko dute.

La Guajira penintsulan, Cabo de la Vela herrian desagertu zen gasteiztarra.

2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean ikusi zuten azkenekoz. Bost urte igaro arren, senide eta lagunek ikerketari eustea aldarrikatzen dute, harik eta gertaturikoa argitu eta gaztea aurkitu arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken ordukoa Kolonbiako albisteak gaur Desagertutako pertsonak