Gizartea -

Etxeko indarkeria

Emakume bat atxilotu dute Leioan senarrari aiztoaz eraso egiteagatik

Erasoaren ondorioz gizonezkoak zauriak ditu ezkerraldeko sahietsean eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko emakumea atxilotu dute goizaldean Leioan ustezko etxeko indarkeria delituagatik. Antza, sukaldeko aizto batekin senarrari eraso egin dio.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko laurak aldera gizonezko batek 112 SOS-Deiak telefonora deitu du emazteak eraso egin diolako laguntza eskatuz.

Ertzaintzaren patruila bat gerturatu da bertaraino eta gizonezkoak ezkerraldeko sahietsean zauriak zituela ikusi dute eta anbulantzia batean Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

29 urteko emakumea ustezko etxeko indarkeria delituagatik atxilotu dute. Ertzainek odol arrastoak zituen sukaldeko aizto bat jaso dute gertakaria izan den etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea