Gizartea -
Urtezahar-gaua
Urtezaharrean material piroteknikoa ez erabiltzeko deia egin du ATEAk, begiruneagatik
Animaliekin Tratu Etikoa izateko Elkarteak petardoak eta su artifizialak baztertzeko eskatu du, umetxoei, adindunei, gaixoei eta animaliei zor zaien errespetuagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Animaliekin Tratu Etikoa izateko Elkarteak (ATEA) Urtezahar-gauean material piroteknikoa ez erabiltzeko deia egin du, umetxoei, adindunei, gaixoei eta animaliei zor zaien begiruneagatik.
Komunikatu batean, "objektiboki desatseginak eta oso arriskutsuak ere diren jarrerarik gabe" jai egin daitekeela esan du ATEAk.
"Pirotekniarik gabeko Gabonak babesteko arrazoiak askotarikoak dira: umetxoei, helduei, adindunei eta gaixoei zor zaien begirunea (gizakiei dagokienez), eta animaliei zor zaien errespetua (etxekoak zein basatiak), baita hiri-altzariek merezi dutena ere", gehitu dute.