Gizartea -

Ezbeharra

Hiru lagun zaurituta, horietako bat larri, Bilboko etxebizitza batean izandako sutean

01:30 aldera gertatu da ezbeharra Bizkaiko hiriburuko Medina de Pomar kalean. Dirudienez, kaltetutako etxebizitzan konorterik gabe zegoen 43 urteko emakumeari laguntza ematera joan dira bi bizilagun.

Hiru lagun zaurituta, horietako bat larri, sute batean. Irudia: Bilboko suhiltzaileak
Hiru lagun zaurituta, horietako bat larri, sute batean. Irudia: Bilboko suhiltzaileak
Hiru lagun zaurituta, horietako bat larri, sute batean. Irudia: Bilboko suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun zauritu dira, horietako bat larri, gauerdian Bilboko etxebizitza batean izandako sutean.

Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, 01:30 aldera gertatu da ezbeharra, Bizkaiko hiriburuko Medina de Pomar kalean.

Dirudienez, sua ikusi dutenean, kaltetutako etxebizitzan konorterik gabe zegoen 43 urteko emakumeari laguntza ematera joan dira bi bizilagun, eta Basurtoko Ospitalera eraman behar izan dituzte geroago, kea arnastu dutelako.

Bestalde, etxebizitza barruan zegoen emakumea larri zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Oraingoz ez dute argitu sutea zerk eragin duen.

Sutea gertatu den lekura suhiltzaileak bertaratu dira, eta 02:45erako sua itzali dute. Ordu horretan, eraikinetik atera dituzten bizilagun guztiak etxera itzuli dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur