Gizartea -

Eskola jazarpenaren aurka

Haurrentzako eta Nerabeentzako Bulegoa martxan jarri du Arartekoak

Adingabeen eskubideak defendatzea izango du helburu erakunde honek. Lamarcaren aburuz, gutxiengo batek bakarrik salatzen ditu eskola jazarpenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haur eta Nerabeentzako Bulego berria aurkeztu du gaur, astelehena, Iñigo Lamarca arartekoak. Erakunde horrek adingabeen eskubideak defendatzea izango du helburu, eta orain arte Arartekoak egin duen lana indartuko du.

Arartekoaren kezka nagusienen artean sare sozialen bidezko jazarpena dago, Elena Ayarza bulegoaren zuzendariaren hitzetan. Arazo honek eragin dituen kexak, dena den, oso gutxi izan dira (hiruzpalau, 2010. urte bitartean). Hala ere, "arazoa egon badago" eta gehienek "ez dute salaketarik jartzen", Lamarcaren esanetan. Hori dela eta, prebentzioa eta informazioa indartzea eskatu die erakunde publikoei.

Alabaina, Internet bidezko jazarpena saihesteko prebentzio gida ikastetxeetara berriro bidaliko dutela eman du jakitera Haur eta Nerabeen Bulegoaren zuzendariak. Gainera, haurrei eta nerabeei zuzendutako tresna berria jarri dute eskura Arartekoaren webgunean, jolasen bitartez haien eskubideak ezagutu ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea