Gizartea -

Gaztelania

'Meme', 'selfi', 'escrache' eta 'sororidad', RAEren hiztegiko hitz berriak

Horrez gain, 'feminicidio' hitzaren esanahi bat erantsi dute; aurrerantzean, 'gizon batek emakume bat hiltzea, matxismoak edo misoginiak jota'.

2015eko Zinemaldian Santiago Segurak eta Alex de la Iglesiak egindako selfie-a. EFE
Santiago Segurak eta Alex de la Iglesiak egindako selfie-a.
2015eko Zinemaldian Santiago Segurak eta Alex de la Iglesiak egindako selfie-a. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RAEk (Real Academia de la Lengua) bere hiztegi digitalean erantsi berri dituen berbak aurkeztu ditu gaur: 'Meme', 'selfi', 'escrache' edota 'sororidad'.

Paz Battaner akademikoak eta Dario Villanueva jarduneko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dutenez, hitz berriak eransteaz gain, dagoeneko jasota dauden berben esanahi batzuk aldatu dituzte. Esaterako, 'feminicidio' hitzak honako esangura izango du aurrerantzean: "gizon batek emakume bat hiltzea, matxismoak edo misoginiak jota". Villanuevak zehaztu duenez, orain "gizonezko batek egindakoa" den hilketa dela zehaztu dute.

'Maltratar' (tratu txarrak eman) aditzaren beste adiera bat ere erantsi dute: pertsonei egindakoaz gain, animaliei egin ahal zaiela ere jarri baitute.

Paz Battaner akademikoak beste hitz batzuk ere aipatu ditu berrikuntzen artean: 'viralizar' 'ciberarte' eta 'ISO'. Beste berba hauei adiera berriak eman dizkiete: 'todologo' —zentzu negatiboan— eta 'humo' (kea) —"garrantzirik ez duen zerbait'—.

"Cocreta" hitza erantsiko ote duten galdetuta, ezezko borobila eman du Villanuevak. "Ez dugu jaso, eta ez dugu inoiz jasoko", nabarmendu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa