Gizartea -

GABONAK

Olentzero Iruñetik ibiliko da arratsaldean 500 lagun eta 250 animaliarekin batera

Arte eta Lanbide Eskolatik aterako da Iruñeko Olentzeroren desfile jendetsua, 18:00etan. Desfilea amaitu ondoren, Olentzerok Udal Plazan egingo du agurra, 19:30 aldera.

2016ko Olentzeroren desfilea Iruñean. Argazkia: EFE
2016ko Olentzeroren desfilea Iruñean.
2016ko Olentzeroren desfilea Iruñean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 lagunek eta 250 animaliak parte hartuko dute Iruñean Olentzeroren desfilean, abenduaren 24an. Iturralde y Suit kalean hasiko da desfilea, Arte eta Lanbide Eskolako patioan, 18:00etan.

Ondoren, ibilbide hau egingo du: Paulino Caballero kalea, Nafarroako Gorteen kalea, Karlos III. Noblearen etorbidea, Gaztelu plaza, Txapitela kalea, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Amaia kalea eta Iturralde y Suit kalea (Arte eta Lanbide Eskolako patioa).

Desfilea 19:30ean amaitzea espero dute, Udal Plazan. Han, Udalbatza eta Pamplonesa egongo dira Olentzeroren zain.

Gutxi gorabehera, 500 parte-hartzaile izango dira desfilean: txistulariak, Zubietako joaldunak, dantzari taldeak, Oberena eta Muthiko Alaiak fanfarreak, Haizaldi gaiteroak, Pablo Sarasate kontserbatorioko eta Joaquin Maya eskolako ikasleen Egunsenti taldea eta San Ignazioko gaztaina-saltzailea.

Gainera, Leitzako Kristina Saralegiren 250 animaliak ere Olentzeroren desfilean joango dira.

Aurten, segurtasun arrazoiak direla eta, Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolako patioan ezingo da sartu desfilean parte hartuko ez duen inor.

Ekitaldi gehiago

Olentzeroren Lagunak Elkarteak ekimen gehiago eskainiko ditu abenduaren 21etik aurrera. Lehenengoa 2018ko Txondorra saria emateko ekitaldia izango da, Iruñeko Udaletxeko harrera-aretoan, 12:00etan. Sari hori tradizioko eta herriko kulturaren munduan lan egiten duen pertsona edo elkarte bati emango diote.

Abenduaren 22an, elkarteak 'Olentzero badator' jaia egingo du, 17:30ean. Jaialdian, Txispi eta Popi pailazoak eta Egunsenti eta Aiko musika taldeak arituko dira. Gainera, Olentzeroren Lagunak Elkarteak txokolatea banatuko du umeen artean. Helduentzat, aldiz, baratxuri-zopa, gazta menbrilloarekin eta ardoa egongo da.

Bestetik, abenduaren 26anOlentzero Kartelen Txapelketaren sariak banatuko dituzte San Frantzisko eskolan, 18:00etan. Sari banaketan, Txispi eta Popi pailazoak arituko dira, eta txokolatea egongo da etxeko txikientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan Gabonak albisteak Olentzero bideoak Gizartea Iruñeko Udala azken ordukoa