Gizartea -

Mari Luz auzia

Errugabea dela errepikatu eta justizia eskatu du Santiago del Vallek

Juan Lopez Rueda abokatuak azaldutako guztiarekin ados dagoela adierazi du auzipetuak. "Errugabea naiz eta justizia eskatzen dut, baina epaitegietan", erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errugabea dela errepikatu eta justizia eskatu du Santiago del Valle auzipetuak hitza hartu duenean, epaiketan. Mari Luz Cortes 2008ko urtarrilean hiltzea egotzi diote Del Valleri. Auzia epaiaren zain geratu da, epaiketak 8 eguneko iraupena izan ostean.

Juan Lopez Rueda abokatuak azaldutako guztiarekin ados dagoela adierazi du Del Vallek. "Errugabea naiz eta justizia eskatzen dut, baina epaitegietan", erantsi du.

Bestalde, Rosa del Valle akusatuak hitza hartu du, esateko ezer gehiago ez zuela adierazteko. Manuel Dominguez abokatuak esandakoarekin konforme zegoela azaldu du ustezko hiltzailearen emazteak.

Epaia emateko prest

Jose Maria Mendez Burguillos epaileak auzia epaia emateko prest utzi du, bi akusatuen hitzaldiak entzun eta gero.

Minutu batzuk geroago, bi auzipetuak epaitegietatik atera eta Huelvako espetxera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea