Gizartea -

Akordioa

Jasangarritasun Energetikoaren Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk

2030erako % 35 murriztu beharko dute energia kontsumoa administrazio publikoek, eta 2050erako %60. Horixe da araudi berriak jasotzen duen neurrietako bat.

Argazkia: Pexels.com
Jasangarritasun Energetikoaren Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk
Argazkia: Pexels.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk akordioa hitzartu dute Jasangarritasun Energetikoaren Legea onartzeko. EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok aurreratu duenez, administrazio publikoek 2030erako % 35 murriztu beharko dute energia kontsumoa, eta 2050erako % 60. Horixe da, hain zuzen, araudi berriak jasotzen duen neurrietako bat. Gainera, 100 milioi euroko funtsa osatuko dute, udalek arlo horretan garatu beharreko neurriak finantzatzeko.

Esan bezala, EH Bilduk eman du akordioaren berri. Jaurlaritzak hasiera bateko lege proiektuan zenbait "hobekuntza" egin ostean eta koalizio abertzaleak egindako ekarpenei esker, aipatu egitasmoa babestea erabaki dutela adierazi du Oterok.

Gainera, ohar baten bidez azaldu du otsailean onartuko dutela behin betiko legea Eusko Legebiltzarrean.

Ondorio garrantzitsuak

Oterok nabarmendu du arau berriak "ondorio praktiko garrantzitsuak" izango dituela, alde batetik, inbertsioetarako finantziazioa bermatuko duelako eta, bestetik, administrazio publikoen jarduna zuzena dela ziurtatuko duelako.

Horregatik, legea loteslea izateak duen garrantzia azpimarratu du Oterok 2030erako energiaren kontsumoa % 35 muriztera behartuko dituelako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoak. "EH Bildurengatik izan ez balitz, benetako baliorik gabeko legea onartuko lukete", esan du.

Energia berriztagarriak eta autokontsumoa

Elektrizitate hornitzaileak aukeratzeko egindako eskaintzetan % 100ean energia berriztagarria erabiltzen dute enpresek soilik ahal izango dute parte hartu.

Norabide egokia

Neurri berri horiekin aurreztutako dirua aipatu funtsean sartuko dute udalek. Diru hori jasangarritasun energetikoarekin lotutako proiektuetan erabiliko dute aurrerago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak EH Bildu Garapen Iraunkorrerako Helburuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Elektrizitatea Larrialdi klimatikoa Hidrogeno berdea Energia iturriak gaur Efizientzia energetikoa