Gizartea -

Iruñea

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, semearekin etxebizitza batean giltzaperatu ostean

Udaltzaingoak azaldu duenez, amak aztoratuta deitu du, bere eskaerei erantzuten ez zielako. Adingabea ondo dago.

Irudia: Iruñeko Udaltzaingoa
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, semearekin etxebizitza batean giltzaperatu ostean
Irudia: Iruñeko Udaltzaingoa

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, semearekin Nafarroako hiriburuko etxebizitza batean giltzaperatuta egon delako. Umea "arriskuan" egon zitekeelako sartu dira agenteak etxera.

Udaltzaingoek azaldu duenez, amak aztoratuta deitu die, bere eskaerei erantzuten ez zielako.

Umea arriskuan egon zitekeela eta, agenteak atetik eta leiho batetik sartu dira etxe barrura, eta gizona atxilotu dute, agenteei aurre egin izana egotzita. Beharrezko eginbideak egindakoan utziko dute epailearen esku. Adingabea ondo dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak