Gizartea -
BIZKAIA
Gizon batek izua eragin du Durangon motozerra batekin
Iragan larunbatean, gizon batek motozerra batekin mehatxu egin zien diskoteka baten atarian zeudenei. Udaltzaingoa eta Ertzaintza gizona identifikatu nahian ari dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iragan larunbatean motozerra batekin Durangon izua eragin zuen gizona identifikatu nahian ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.
Sare sozialetan zabaldu den bideo batean ikus daitekeenez, gizona motozerra batekin agertu zen diskoteka baten atarira eta mehatxu egin zien bertan zeudenei.
Hainbat pertsona bertatik ihes egiten ere ikus daiteke irudietan.
Udaltzaingoaren iturriek EFE agentziari ikerketa Ertzaintzaren esku dagoela adierazi badiote ere, ikerketa bi erakundeen artean egiten ari direla azpimarratu du Ertzaintzaren bozeramaile batek.
Segurtasun Saileko iturrien arabera, inork ez du gizonaren aurkako salaketarik jarri.