Gizartea -

Epaiketa

Militarrek diote 'Alakrana' askatzeko eraso egitea aztertu zutela

Canarias fragatako militarrek deklaratu dute gaur "Abdu Willy" eta "Raageggesey Adji Haman" ustezko piraten kontrako epaiketan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Canarias fragatako militarrek deklaratu dute gaur "Abdu Willy" eta "Raageggesey Adji Haman" ustezko piraten kontrako epaiketan eta Alakrana itsasontzia bahitu ostean bi somaliarrak atxilotu zituztenean jarrera "harroa" izan zutela adierazi dute.

Gaurko saioan Canarias fragatan zihoazen Armadako lau militarrek deklaratu dute bi ustezko piraten atxiloketari buruzko xehetasunak emateko.

Teniente batek eta kaboak azaldu dutenez, Alakrana askatzeko eraso egitea aztertu zuten, izan ere, "hori da ohiko prozedura". "Alakrana askatu egingo genuela pentsatzen genuen", adierazi du batek.

Bi atxilotuek Alakrana utzi eta txalupa batean alde egin zutenean, Canarias fragatako militarrek ontzia abordatzeko agindua eman zuen. Hori horrela, helikoptero batek atzeman zuen.

Lau lekukoek deklarazio berbera egin dute atxiloketaren inguruan: "Abisuak eman genizkien geldi zitezen, baina jaramonik egin ez zutenez, helikopteroa joan zen haiengana eta orduan jarri zituzten eskuak buru gainean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea