Gizartea -

Azaroaren 18an

Zirkulazio aldaketak Bilboko Herri Krosaren 31. edizioan

2018ko Herri Krosa antolatzeko, zirkulazio aldaketak egingo dituzte azaroaren 18an Bilboko erdigunean.

Herri Krosa 2011. Argazkia: Udane Errasti
Herri Krosa 2011. Argazkia: Udane Errasti
Herri Krosa 2011. Argazkia: Udane Errasti

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 18an 11:00etatik 12:30era egingo duten Herri Krosaren 31. edizioa dela eta, ibilgailuen zirkulazioan aldaketak egongo dira Bilboko erdiguneko zenbait kaletan.

Udaltzaingoak eta antolatzaileek garajeetarako eta zeharkako kaleetarako sarrera-irteerak bideratuko dituzte, ahal duten neurrian.

Zirkulazio aldaketak

Muntatze-lanak egin eta lasterketa igaro ahal izateko, Kale Nagusia itxita egongo da Mazarredo zumarkalearen eta Moyua plazaren artean 07:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera.

Era berean, parte-hartzaileak pasatzen diren bitartean, Kale Nagusia itxiko dute Jesusen Bihotza plazaren eta Maximo Agirre kalearen artean 11:00etatik 11:40ra, gutxi gorabehera.

Lasterketa martxan dagoen bitartean, 11:00etatik 12:30era, Mazarredo zumarkalea itxita egongo da Euskadi plazaren eta Henao kalearen artean. Tarte horretan, Salbeko zubirako eta Artxandako tuneletarako sarrerak ere itxiko dituzte.

Moyua plazaren eta Portuko Markesaren kalearen artean dauden garajeetara sartu eta horietatik zein Jado Plazako aparkalekutik irteteko, Moyua plazarako bidea hartu beharko da.

Azkenik, Autonomia kalean, Trenbide etorbidean, Sabino Arana etorbidean, Mazarredo zumarkalean (Ibañez de Bilbao kalearen eta Kale Nagusiaren artean) Deustuko zubian eta Agirre Lehendakariaren etorbidean lasterketak errei bakarra hartu arren, unean uneko zirkulazio-aldaketak egingo dira denbora osoan.

Garraio publikoa

Lasterketa dela eta, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko hainbat lineatako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira.

Alde batetik, Ibañez de Bilbao 14ko, Mazarredo kaleko 3ko eta Kale Nagusiko 36ko eta 37ko geralekuak kenduko dituzte.

Ondorioz, Bilbobuseko linea batzuk (01, 10, 28, 56, 62, 72, 77 eta A7) ez dira Kale Nagusiko 36an eta 37an geratuko, eta ibilbidea aldatuko dute 07:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera.

A5 eta 62 lineako autobusak ez dira geratuko Ibañez de Bilbao 14an eta Mazarredo 3an, 11:15etik 12:15era. Horien ordez, Plaza Biribilean/Kale Nagusian eta Kale Nagusiko 8an geratuko dira autobusak.

Bestetik, tranbiak unean uneko aldaketak izango ditu eta Agirre Lehendakariaren etorbideko bidegorria itxita egongo da Sarrikoko biribilgunearen eta San Pio X.aren plazaren artean.

Lasterketaren ibilbidea

10 kilometroko lasterketaren irteera eta helmuga Kale Nagusiko 25ean egongo dira, eta ibilbide hau izango du:

(Irteera) Kale Nagusia, 25 - Plaza Biribila - Buenos Aires - Udaletxea - Epaltzaren Alargunaren kalea - Areatza - Nafarroa - Plaza Biribila - Hurtado de Amezaga - Zabalburu plaza - Autonomia - Trenbide etorbidea - Sabino Arana - Jesusen Bihotza - Kale Nagusia - Maximo Aguirre - Museoko plaza - Deustuko zubia - Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia) - Sarrikoko biribilgunea (Bosco) (itzuli) - Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia) - Deustuko zubia - Mazarredo - Kale Nagusia, 25 (helmuga).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak