Gizartea -
Pioz auziko epaia
Espetxe iraunkor berrikusgarria ezarri diote Piozko hilketen egileari
Osaba-izeba eta lehengusu-lehengusina hil izana egotzi zioten epaiketan Patrick Nogueirari. Epaiaren irakurketa publikoa egin du, ostegun honetan, epaileak.
Agentziak | Erredakzioa
Espetxe iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak Patrick Nogueira gazte brasildarrari, 39 urteko osaba-izebak eta, bat eta lau urteko lehengusu-lehengusinak hil izanagatik.
Maria Elena Mayor Rodrigok, Pioz auziko epaileak, epaiaren irakurketa publikoa egin du ostegun honetan. Gazteak hilketak nahitasunez egin zituela eta haurrekin bihozgabe jokatu zuela frogatuta gelditu zen epaiketan.
Epaiaren arabera ere, frogatutzat eman dute hilketak nahitasunez egin zituela Nogueirak; baita, biktimek defentsarako aukerarik ez zutela izan ere, eta Janaina (izekoa) seme-alaben aurrean bihozgabe hil zuela.
Akusatuak epaia bideokonferentziaz entzun du espetxetik, eta ez du inolako erantzunik izan zigorra entzutean.