Gizartea -
Eskola jazarpena
EAEko ikasleen %17k bullying-a pairatu dute inoiz
Eskola jazarpenari aurre egiteko protokoloa aurkeztu du Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan,16 urte arteko euskal ikasleen %17k diote nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela inoiz.
2010ean eskola jazarpena izan zitezkeen 90 kasu antzeman zituzten euskal ikastetxeetan, haietatik 33 ziurtatu ziren eta hala bideratu zituen Hezkuntza Sailak.
Azken urteetan eskola jazarpena larritu egin da Internetekin, gero eta gehiago dira sare sozialekin edota mugikorren bitartez jazarpena jasaten duten gaztetxoak.
Arazo honi aurre egiteko Hezkuntza Sailak protokoloa aurkeztu du. Ikastetxeen esku utzi du eskola jazarpenaren kontrako gida. Bertan, Irakasleek, ikasleek eta familiek kasu bakoitzean zer egin behar duten azaltzen da.
Ciberbullying-aren aurka prestatu duten gida aitzindaria dela dio Hezkuntza sailburuak. Baina jazarpen era berri hau antzemateko eskola ez dela nahikoa gogoratu die Celaak familiei eta oso adi egoteko eskatu die.