Gizartea -

Iktusaren Nazioarteko Eguna

Urtero 5.000 iktus kasu izaten dira EAEn

Gizonezkoen artean heriotza gehien eragiten duen bigarren arrazoia da; emakumezkoen artean, berriz, lehena. 60 urtetik aurrera, gaixotasun hori pairatzeko arriskua askoz handiagoa da.

Iktusaren aurkako kanpaina. Artxiboko argazkia: EiTB
Iktusaren aurkako kanpaina. Artxiboko argazkia: EiTB
Ager Muruagak iktusa izan zuen iaz, 26 urterekin

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero 5.000 iktus kasu izaten dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek esan nahi du gizonezkoen artean heriotza gehien eragiten duen bigarren arrazoia dela, eta emakumezkoen artean, lehena, Espainiako Neurologia Elkarteak zabaldutako datuek erakusten dutenez.

Iktusaren Nazioarteko Eguna dela eta, aipatu elkarteak ohar baten bidez jakinarazi du Estatuan urtero 27.000 lagun hiltzen direla iktusak jota; horietatik 1.300, EAEn.

Adin guztietako pertsonek jasan dezakete gaixotasuna, baina 60 urtetik gorakoek arrisku askoz handiagoa dute. Gainera, aurreikusitakoaren arabera, hurrengo 25 urteetan % 27ko hazkundea izango dute iktus kasuek, Munduko Osasun Erakundearen arabera.

Neurologia Elkartearen esanetan, iktusa jasan eta gutxira artatu dituzten gaixoen kasuan, hiltzeko edota desgaitasun larri bat pairatzeko aukera erdira murrizten da.

Gainera, azken urteotan neurri terapeutiko berriak erabiltzen ari dira, besteak beste, tronbolisia eta tronbektomia mekanikoa. Tratamendu horiek hasierako orduetan emanez gero, "errazago" sendatuko da gaixoa.

Horregatik, Espainiako Neurologia Elkarteak ohartarazi du beharrezkoa dela autonomia erkidego bakoitzak mota horretako planak edukitzea, gaixoak berehala artatu ahal izateko.

Bat-batean indarra galtzea, aurpegian, besoetan edo hanketan inurridura sentitzea, sentikortasuna ustekabean galtzea, ikusmen gabe geratzea eta hitz egiteko arazoak edukitzea dira gaixotasun honen sintometako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak