Gizartea -
BILAKETA
85 urteko emakume eibartar baten bila ari dira Deba inguruan
Antza, zaborra botatzera atera zen Eibarren duen etxetik, baina ez zen itzuli. Asteazkenean, 20:25 inguruan, ikusi zuten azkenekoz Deba inguruan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzotik desagertuta dagoen 85 urteko emakume baten bila ari dira Deba inguruan, eta SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak herritarren laguntza eskatu du.
Martina du izena emakumeak, eta atzo, 20:25 inguruan, ikusi zuten azkenekoz Deban. Haren senitartekoek jakitera eman dutenez, zaborra botatzera atera zen Eibarko bere etxetik, baina ez zen itzuli. Azken orduotan zabaldutako informazioaren arabera, geltokira joan zen, eta Debarako trena hartu zuen.
Ertzaintza, DYA, Gurutze Gorria eta Debako Udaltzaingoa ari dira parte hartzen bilaketa lanetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea