Gizartea -

HERRI EKIMEN LEGEGILEA

Erizain bakoitzeko gehienezko gaixo kopurua arautzeko legea bultzatuko du SATSEk

Sindikatuak sinadura bilketa bat abiatuko du lege ekimen hori bultzatzeko.

ETBren bideo batetik ateratako irudia
ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SATSE erizainen sindikatuak sinadura biltzeko kanpaina bat abiatuko du, erizain bakoitzeko gehienezko gaixo kopurua arautzea eskatzen duen herri ekimen legegilea bultzatzeko.

Helburua datozen hilabeteetan 500.000 sinadura biltzea izango da, herri ekimen legegilea Diputatuen Kongresuan aurkeztu ahal izateko 500.000 sinaduran behar baitira.

Encarna de la Maza SATSEko Antolaketa idazkariak atzo Bilbon eskainitako prentsaurrekoan azaldu zuenez, heriotza-tasa murriztea ekarriko luke aipaturiko legeak. Zehatz-mehatz esanda, ospitaleratuta dauden gaixoen artean heriotza-tasa % 7 jaitsiko omen litzateke eta erizainen osasunak "nabarmen" hobera egingo omen luke.

Europako batez beste 8,8 erizain daude mila biztanleko, EAEn 7,16 erizain daude eta Osakidetzan, ostera, 4,8.

Sindikatuak gaueko txandan lan egiten duten erizainen lan karga "neurrigabea" salatu zuen. SATSEren esanetan, erizain bakar batek 18 gaixoren zaintza izan dezake.

Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, 3.500 erizain berri behar dira EAEn, horietatik 1.600 Osakidetzan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Osakidetza berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen azken ordukoa Erizaintza albisteak