Gizartea -

BIZILAGUNEN SALAKETA

Emakumeak jazartzen dituzten adin txikikoen presentzia salatu dute Bilbon

San Frantzisko auzoko bizilagun talde batek salatu du adin txikiko mutil talde batek kola esnifatu, emakumeak jazarri, oinezkoei lapurtu eta droga saltzen dutela "inpunitate osoz".

Bilboko San Francisco auzoko kale bateko artxiboko irudia.
Bilboko San Francisco auzoko kale bateko artxiboko irudia.
Bilboko San Francisco auzoko kale bateko artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko San Frantzisko auzoko bizilagun talde batek salatu du adin txikiko mutil talde batek kola esnifatu, emakumeak jazarri, oinezkoei lapurtu eta droga saltzen dutela "inpunitate osoz".

Auzoko delinkuentziarekin amaitzea helburu duen elkartea sortzea adostu zuten aurreko asteazkenean bizilagunek. Talde osatzeko, lehen bilera publikoa egin zuten, eta 70 bizilagun elkartu ziren.

Azken hilabeteetan adin txikiko horien kopuruak gora egin duela azaldu dute bizilagunek eta horien presentziak "ziurgabetasuna" areagotu duela auzoan.

Lekukoan arabera, adin txikiko horiek droga saltzen dute eta auzotik oinez doazen emakumeak jazartzen dituzte, gazteak badira, batez ere: "Beti taldean ibiltzen direnez, emakumeak inguratu, gauzak esan eta kikildu egiten dituzte. Nik bi neska korrika ihes egiten ikusi ditut, beldurrez", kontatu du elkarte berri honetako bultzatzaileeitako batek.

Lapurretak eta polizia gutxi

Adin txikiko horiek goizean goizetik ibiltzen direla San Frantzisko kalean eta ingurukoetan azaldu du emakume horrek, eta drogatzeaz eta borrokak eragiteaz gain, handik igarotzen ari direnei lapurreta egiteko antolatzen direla.

"San Frantzisko kalea zaintzen aritzen dira eta elkarri mezuak bidaltzen dizkiote nor doan goraka eta nori egin diezaioketen lapurreta abisatuz. Aurreko batean 70 urteko turista batzuei kale honetatik ez etortzeko ohartarazi behar izan nien, lapurreta egingo zietelako" kontatu du.

Bizilagunek diotenez, azken asteotan areagotu egin da poliziaren presentzia kalean, baina "ez dela nahikoa" salatu dute. "Poliziak ez du arazoa errotik mozten. Auzoko puntu batera polizia gehiago bidaltzen dituzte, baina arazoa beste kale batzuetara igarotzen da" azaldu du beste bizilagun batek.

Kameren inguruko kexa

Bizilagun horrek berak esan duenez, Hernani eta San Frantzisko kaleen bidegurutzea "trapitxeo puntu berri" bihurtu da, bideozaintzako kamera bat egon arren. "Zergatik ari dira delituak egiten kameraren azpian? Bada, ez dutelako funtzionatzen. Delitugileek badakite eta horregatik egiten dituzte lapurretak egun argitan" salatu du.

"Ezin da ulertu kamerak daudela dioten kartelak egotea eta horietako bakar batek ere ez funtzionatzea. Badabiltzan kamera bakarrak, jendea atxilotzen laguntzen dutenak, bizilagunok gure portal barruetan jarri ditugunak dira, guk ordaintzen ditugunak, alegia" esan du haserre.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo Matxismoa