Gizartea -

2018ko kanpaina

Gripearen aurkako txertoaren kanpaina urriaren 24an hasiko dute Euskadin

Urriaren 5era arte, Euskadiko osasun zentroek, anbulatorioek eta ospitaleek bakuna emango dute. Aurten, 400.000 dosi dituzte guztira.

Jon Darpon (2e) Osasun sailburua gripearen aurkako kanpainaren aurkezpenean. EFE
Jon Darpon (2e) Osasun sailburua gripearen aurkako kanpainaren aurkezpenean. EFE
Asteazkenean hasiko da gripearen aurkako txertoaren kanpaina

1:33

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen aurkako 2018ko txertoaren kanpaina aurkeztu dute ostiral honetan, Bilbon. Datorren asteazkenean, urriaren 24an, hasiko dute, eta, hasiera batean, sei astez luzatuko da, abenduaren 5era arte.

Euskadiko osasun-zentroek, anbulatorioek eta ospitaleek txertoa emango dute; guztira, 400.000 dosi eskuratu dira, eta 1.200.000 milioi euroko inbertsioa izan da.

Osasun Publikoko Zuzendaria, Miren Dorronsoro doktorea, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaria, Andoni Arcelay doktorea, eta Osakidetzako Osasun Publikoko Programen eta Pazientearen Segurtasunaren koordinatzaile Enrique Peiro izan dira Darponekin batera, aurkezpenean.

Kanpainaren lema honako hau izango da: "Gripea, nolatan gripea? Txertoa hartu". Kanpainak 30 urte betetzen ditu eta, urteotan, Osasun Sailak eta Osakidetzak gaixotasun horren aurrean nork bere burua babesteak, batik bat arrisku-taldeetan daudenek nolako garrantzia duen azpimarratu dute.

Txertoa, nagusiki, 65 urtetik gorako pertsonei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun dauden emakumeei –hala nahi badute– eta osasun-langileei zuzentzen zaie. Txertaketa-kanpainako helburuak, arrisku-taldeetako pertsonen banakako osasuna babesteaz gainera, osasun kolektiboa babestea ere bada, oinarrizko prebentzio-neurri errazen bidez, azaldu du Darponek.

Sailburuak argi utzi nahi izan du gripearen kontrako txertoa "segurua eta eraginkorra" dela. Halaber, aurten, berritasun modura, txertoek biosegurtasun orratz bat izango dutela adierazi du, horrela, txertoak jartzen dituzten langileen segurtasun-baldintzak betez.

"Gripeak osasun publikoaren arazo nagusietako bat jarraitzen du izaten. Iaz 96 pertsona hil ziren Euskadin, gripea diagnostiko nagusi zutela, eta horietatik heren batek ez zuen txertoa hartuta", ohartarazi du. Bestalde, jakinarazi du Osakidetzak 5.000 ohe izango dituela, balizko gaixoak artatzeko, eta txerto gehiago behar izango balira kopurua handituko litzatekeela azaldu du.

Zer egin behar da txertoa hartzeko?

65 urteko edo gehiagoko pertsonek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun dauden emakumeek ohiko osasun-zentrora osasun-txartelarekin joan besterik ez dute, baina komeni da, hala ere, aurretik telefonoz deitzea, txertaketa-ordutegien berri izateko. Ordutegiak malguak izango dira, eta kanpainaren beharretara egokituta egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak