Gizartea -

Ikerketa

Munduko biztanleen % 10 baino gehiagok loditasuna dute

Munduan "gizentasunaren pandemia" bat dagoela esaten dute ikerketa guztiek, gero eta herrialde gehiagotan mendebaldeko ohiturak nagusitu direlako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko biztanleen % 10 baino gehiagok gizentasuna du, 1980 zeuden lodien bikoitza, bere azken zenbakian The Lancet aldizkari medikoak argitaratutako ikerketen arabera.

Munduan "gizentasunaren pandemia" bat dagoela esaten dute ikerketa guztiek, gero eta herrialde gehiagotan mendebaldeko ohiturak nagusitu direlako.

2008an, 500 milioi lagunek loditasuna zuten munduan. Emakumeen artean gaixotasunak eragin handiago du, izan ere, 297 milioi emakume gizenak ziren 2008an. Bien bitartean, 205 milioi gizonezkok loditasuna zuten garai berdinean.

Horrela, munduko gizonezkoen % 9,8 eta emakumezkoen % 13,8 gizenak ziren 2008an. 1980an, ostera, gizonen % 4,8k eta emakumeen % 7,9k loditasuna zuten.

Pazifikoan gizenenak

Ozeano Bareko uharteetan gizentasun tasarik handiena dago, Asiako eta Afrikako zenbait herrialderi % 70 aldea atereaz.

Herrialde aberatsen artean, AEB zerrendako lehen postuan daude. Lodi egotea ohikoa da gaur herrialde horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea