Gizartea -

Nafarroan

Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta harrapatu dute emakume bat Cortesen

1.200 euro baino gehiagoko isuna jarri diote eta 9 puntu galdu ditu. Gainera, ibilgailua ibilgetu diote.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta gidatzen zuen emakume bat harrapatu dute Cortesen (Nafarroa). Emakumeak, gainera, matxete bat zeraman ibilgailuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote, segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik. Halaber, armen arau-hauste larri bat ere egotzi diote. Hori horrela, 1.200 euro baino gehiagoko isuna ezarri diote eta gida baimenetik 9 puntu kendu dizkiote. Foruzainek, gainera, ibilgailua ibilgetu zuten.

Foruzainen kontrol batean harrapatu zuten emakumea, segurtasun-uhalik gabe gidatzen zuela ikusita ibilgailua gelditzea erabaki baitzuten eta 200 euroko isuna jarri eta 3 puntu kendu zizkioten, Zirkulazio-araudia haustea egotzita.

Gainera, droga testean anfetamina/metanfetamina, kokaina eta kalamuan positibo eman zuen; Bide Segurtasuneko 14.1.5A artikulua urratzea egotzita 1.000 euroko isuna jarrai zioten, eta beste 6 puntu gehiago kendu zizkioten gida baimenetik.

Bestalde, ibilgailuaren miaketan foruzainek 20 zentimetroko matxete bat konfiskatu zioten eta Armen Araudia urratzea egotzi zioten.

Ibilgailua tokian bertan uzteko agindu zioten emakumeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa