Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Durangoko denda batean sexu erasoa egiten saiatzeagatik atxilotu dute

Telefonotegi barruan zegoenean, gizonezkoa (dendako langilea) emakumea bortxatzen saiatu dela esan die poliziei. Horregatik, komunean sartu da, eta barrutik ertzainei dei egin die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu du Durangon, telefonotegi batean emakume bati sexu erasoa egiten saiatzea egotzita.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, gaueko 1:30etan biktimaren dei bat jaso du Ertzaintzak. Telefonotegi barruan zegoenean, gizonezkoa (dendako langilea) emakumea bortxatzen saiatu dela esan die poliziei. Horregatik, komunean sartu da, eta barrutik ertzainei dei egin die.

Dendara joan dira ertzainak, eta, sartzean, praka janzten ari zen gizonezko bat aurkitu dute. Bainugela barruan biktima zegoela ikusi dute agenteek.

Dendaria sexu erasoa egiten saiatu dela azaldu die biktimak poliziei. Ondorioz, ertzainek 21 urteko gaztea berehala atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea