Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat hil da AHTren obretan, Zizurkilen

Biktimak 30 urte zituen. Hormigoi-makina batetik erorita hil da, Abiadura Handiko Trenaren tunel bat eraikitzeko lanean ari zenean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile gazte bat hil da arratsalde honetan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan, Zizurkilen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:30 inguruan gertatu da. 30 urteko behargina hormigoi-makina batetik behera erorita hil da, AHTren tunel bat eraikitzeko lanean ari zenean.

Larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Joan den irailaren 22an, beste langile bat hil zen ATHren lanetan, Zornotzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Lana Gizartea Ekonomia Albisteak Abiadura Handiko Trena