Gizartea -

NAFARROA

Gidari bat zigortu dute, N-121-A errepidean 160 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik

38 urteko gizona 160 km/h-ko abiaduran harrapatu dute 90 km/h-ko abiadura muga duen errepidean. Joan den astean 26 urteko ataundar bat hil zen, istripuz, toki horretatik gertu.

Argazkia: @policiaforal_na
Argazkia: @policiaforal_na
Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak gidari bat zigortu du N-121-A errepidean 160 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik, gehienez 90 km/h-ko abiaduran joan daitekeen zatian.

38 urteko gizonari 500 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote.

Joan den astean, hortik gertu, 26 urteko ataundar bat hil zen Beran, istripuz, Doneztebera lanera zihoala.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea